XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Castellik, ordea, gure artistetako bati ere mesede ederra egin dio.

Cristina Iglesias donostiarrari hain zuzen ere.

Cristinak Venezian erakutsitako lana zoragarria zela esan du Castellik, eta horrek, automatikoki biderkatzen du Cristinaren lan bakoitzaren salneurria.

Ez zitzaion batere gaizki etorriko, Txillida eta gero atzerrian entzute gehien daukan gure artista honi.

MODAREN ERRUA

Atxaga bera ere harrituta dago azken nobelaz gertatzen ari denarekin.

Egun gutxi batzuetan hamar mila ale saldu ditu dagoeneko Pamielak eta lasai esan liteke, halako bakardade publikorik ez duela sekula ezagutu euskal literaturak.

Alde batetik poztu egiten du horrek, baina bestetik merkatuari eta, azken finean, irakurlegoari buruzko gogoetara eramaten gaitu.

Publizitatea, moda eta snobkeria gure artean ezarrita daudenetik, esan dezagun jada, kultura normaldu bat dela gurea.

Auzoko kulturek dituzten ajeak behintzat badituela berarekin.

Bernardo Atxagari bat baino gehiago etorri zitzaion, argitaratu eta biharamonera, Gizona Bere Bakardadean irakurri berri zuela esanez.

Noiz irakurri duzu, ordea? galdetzen zien Bernardok harriturik.

Bost ordutako takada batean erantzun zioten fan sutsuek.

Bernardok errepasoa egiten zuen orduan eta bere bizitza guztian nobela bat hain azkar irakurri gabekoa zela konturatu zen.

Nobelek beraien tempo propiala behar dutela irakurriak izan daitezen, egunak eta asteak behar dituzte mesanotxean, ardoa bezala ontzeko.

Irakurtzeko gainontzeko erak modaren erruak dira.